Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

González-Aller, Faustino

Espainiar antzerki eta eleberrigilea (Xixon, 1926 - Madril, 2009). Lope de Vega literatura saria irabazi zuen 1950ean La noche no se acaba (Gaua ez da bukatzen) obragatik. 1953an Menta obra estreinatu zuen. Eleberriei dagokienez, ezagunenak Orosia eta Niña Huanca ditu.