Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

González-Alvarez y López-Chicheri, Elia María

(Lilí Alvarez izenaz ezaguna). Espainiar kirolari eta idazlea (Erroma, 1905 - Madril, 1998). Emakumezkoen tenisaren sustatzaile nagusietakoa izan zen. Beste kirol batzuetan ere aritu izan zen, eta zenbait domina eskuratu zituen. Bere idazlanetan emakumezkoen arazoak eta pentsaera islatu zituen.