Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

González, Valentín

(“El Campesino” deitua). Espainiar iraultzailea, alderdi komunistako kidea (Malcocinado, 1909 - Madril, 1983). Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939), nabarmendu zen, batez ere Guadalajara, Brunete eta Belchiteko gatazketan. Gerra bukatu zenean Sobietar Batasunera erbesteratu, eta Akademia Militarrean sartu zen, baina handik egotzi egin zuten. Sobietar Batasunetik ihes egin ondoren, Frantzian jarri zen bizitzen. 1977an Espainiara itzuli eta han hil zen.