Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goņi Martikorena, Mikel

(“Goņi II” deitua). Nafar pilotaria (Oronotz, 1977). 1998an egin zuen debut profesionala Iruņeko Labrit pilotakeluan, afizionatu bezala 1995eko Diario Vasco txapelketa –binaka– irabazi eta 1997an Espainiako bigarren mailako eskuzko txapelketan txapeldunorde izan ondoren. 1998an, Udaberriko Txapelketa irabazi zuen. Hala ere, Mikel Goņiren kasuan, profesional bezala emandako aurreneko urteetan osatu duen palmaresa ez dator bat pilotazaleen artean piztu duen interesarekin. Gorabehera handiko pilotaria da, eta tarteka bere enpresak –Aspek– pilotalekuetatik ere aldendu izan du aldi baterako; 2003 arteko kontratua izenpetu zuen enpresa horrekin, 500 milioiko askatasun klausulaz.