Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

González-Torres, Félix

Kubatar artista (Guaimaro, 1957 - Miami, 1996). Espainiara alde egin zuen 1971n, eta New Yorkera joan zen ondoren (1979), argazkilaritza ikastera. Hiri horretan egin zuen lehenbiziko erakusketa (1984). Arte minimalista eta kontzeptualistaren jarraitzailetzat azaldu ohi zuen bere burua.