Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

González, Jean Mitxel

(“Gonzo” deitua). Lapurtar errugbilaria (Baiona, 1967). Euskal errugbiak eman duen jokalaririk hoberenetakoa. Kanboko taldean egin zituen errugbi munduan bere lehen urratsak. Aviron Bayonnais eta Section Paloisen aritu ostean, 1998-1999 denboraldian Biarritz Olympique taldeak hartu zuen, eta taldeko kapitain bilakatu zen. 1999-2000 denboraldian Frantziako Kopa irabazi zuen Miarritzeko taldearekin, eta 2000-2001 denboraldian Europako Txapelketa jokatzeko sailkatu zen. Frantziako selekzioarekin ere partida asko jokatutako jokalaria da.