Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jurgi Va

Britainia Handiko eta Irlandako erregea, 1910-1936 bitarteko urteetan (Londres, 1865 - Sandringham, 1936). Eduardo VII.aren semea zen; haren ondorengoa izan zen, anaia zaharragoa hil zelako. Haren erregealdian izan zen Lehen Mundu Gerra eta haren ondoren ekonomia zailtasunak eta gizarte arazoak ugaritu ziren Britainia Handian. Bera errege zelarik eratu zen Commonwealth erakundea. Demokraziaren eta konstituzioaren alde hartu zuen jarrera irmoak ospea eman zion bere erregealdiari.