Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jurgi Ia

Britainia Handiko eta Irlandako erregea 1714-1727 bitarteko urteetan (Hannover, 1660 - Osnabrück, 1727). Hannover-ko Hautesle izan zen George-Luis izenaz (1698-1727). Ernesto-Augusto Hannover-ko Lehen Hauteslearen semea eta, amaren aldetik Ingalaterrako Jakobo I.aren biloba; Celleko Sofia-Dorotea bere lehengusuarekin ezkondu zen, eta emaztea 1694an kartzelaratu zuen. Ana Estuardo hil zenean, haren oinorde izendatu zuten, baina berak nahiago izan zuen Alemanian bizi, eta Ingalaterrako gobernua whig-en eskuetan utzi zuen. Bera errege zela, Ingalaterrak Hirutariko eta ondoren Lautariko Hitzarmenean (1718) hartu zuen parte Espainiaren kontra.