Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Georges Podiebrad

Bohemiako erregea 1458-1471 bitarteko urteetan (Podebrady, Bohemia, 1420 - Praga, 1471). Katolikoei Praga kendu zien (1448) eta erreinua gobernatu zuen. Ladislao hiltzean errege egin zuten. Matias Corvinoren Gurutzadari aurre egin behar izan zion (1466-1469), eta hura lurraldetik bota zuen. Haren ondorengo Ladislao Jagellon izan zen.