Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jurgi Ia

Greziako erregea (Kopenhage, 1845 - Tesalonika, 1913). Danimarkako Kristian IX.aren semea, Oton, erregetzatik kentzean (1863) errege hautatua izan zen. Haren garaian Greziak lurralde berriak hartu zituen, eta 1897ko gerra eta Balkanetako gerrak ezagutu zituen. Hil egin zuten. Georges haren seme gazteena Kreta autonomoko komisario goren izendatu zuten. Haren ondoren, Konstantino semerik zaharrenak hartu zuen erregetza.