Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jurgi IIa

Greziako erregea (Atenas, 1890 - 1947). Konstantino I.a bere aitak erregetzari uko egitean izendatu zuten errege, baina Venizelos-en mugimendu errepublikarrak kargutik kendu zuen 1923an. Condylis-en erreferendumaren ondoren berriro deitu zuten errege izan zedin; Metaxas-en eskuetan utzi zuen gobernua, eta hark diktadura ezarri zuen. 1941ean alemaniarrek Grezia hartu zutenean, erbestera ihes egin zuen eta 1946 arte ez zen itzuli, Damaskinos-en errege ordetzaren ondoren. Paulo bere anaia izan zen Georges II.aren ondorengo.