Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jurgi IIIa

Britainia Handiko eta Irlandako erregea 1760-1820 bitarteko urteetan (Londres, 1738 - Windsor, 1820). Hannover-ko Hautesle eta ondoren errege izan zen. George II.aren biloba izan zen eta Hannover-ko familian bera izan zen heziketa Britainia Handian egin zuen lehen erregea. Baina bere politika tradiziozko askatasunen eta interes ekonomiko handien kontrako izan baitzen, herriaren begikotasuna galdu zuen. Zazpi Urteko Gerrari amaia eman zion. Berak hartutako erabaki oker batzuen ondorioz Ameriketako koloniak matxinatu ziren 1776an, eta Estatu Batuak independentzia lortu zuten 1783. urtean. Gaztetatik zekarren buruko gaitzak okerrera egin eta 1765etik aurrera gobernuari uko egin behar izan zion George III.ak. 1810ean guztiz erotu zen. Haren gortean oso eragin handia izan zuen bigarren Pitt-ek, eta askotan erabili zuen bere gogora erregea. George III.aren semeak izan ziren George IV.a, Gilen IV.a, Eduardo eta Ernesto-Augusto Hannover-ko erregea.