Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jurgi IVa

Britainia Handiko eta Irlandako erregea, eta Hannover-ko erregea, 1820-1830 bitarteko urteetan (Londres, 1762 - Windsor, 1830). Bere aitaren erregeordeko izan zen eta 1820an erregetza hartu zuen. Lehenago, Galesko printze zela, oposizio liberalekoa izan bazen ere, errege izan zenean Castlereagh-en eta Wellington-en politika kontserbadorea bultzatu zuen. Canning hautatu zuen lehen ministro eta katolikoen askatasuna onartu zuen.