Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fabio Cunctator

(Lat. Quintus Maximus Verrucosus Fabius, Cunctator, “amore-emailea”, deitua) Erromako politikaria (Erroma, K.a. 275 - K.a. 203). Bost bider izan zen kontsul, eta diktadore izendatu zuten Trasimenoko hondamendiaren ondoren (K.a. 217). Anibalen kontrako gerra egin zuen, baina hari soka luze emanez (horregatik “amor-emale” ezizena jarri zioten). K.a. 216an, Casilinum-dik hurbil garaipena ia eskuetan zuela, bere erromatar osteak menderatuak izan ziren azkenean Kanako gatazkan. Tarento hartu zuen, azken aldiz kontsul izan zenean, (K.a. 209). Eszipion Afrikarrari aurre egin zion, eta hark gerra segitzeko zuen asmoa gaitzetsi zuen hil aurretik.