Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fabal

izond. Bot. Kotiledoi bikoen klaseko izen bereko ordenako landare loredunez esaten da. 800 landare genero inguru eta 20.000 landare motatik gora dira ordena horretako landareak, mundu guztian hedatuak. Hostoak txandakatuak eta osatuak izan ohi dituzte; loreak bi sexuetakoak izaten dira, erradioaren arabera simetrikoak (aktinomorfoak) edo ardatz baten bi aldeetara simetrikoak (zigomorfoak). Fabalen fruitua leka izan ohi da gehienetan. Ekonomian garrantzi handia dute fabalek. Fabalen ordenako landare askoren sustraietan lurrean nitrogenoa finkatzen duten bakterio koloniak dituzten aletxoak izan ohi dira: atmosferan aurkitzen den nitrogenoa, zuzenean erabilgarri ez dena, proteinen sintesia egiteko beharrezkoak diren nitrato disolbagarri bihurtzen dute.