Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fabiola de Mora y Aragón

Belgikako erregina, 1960. urtetik 1993. urtera (Madril, 1928). Jatorriz espainiarra da. Casa Rierako markes Gonzalo de Mora Fernándezen eta Blanca de Aragón y Carrillo de Albornozen alaba. Erizaintza ikasketak egin zituen eta Madrilgo ospitale batean lan egin zuen. Belgikako Balduin I.arekin ezkondu zen 1960an. Hainbat lan egin du kultura, hezkuntza eta osasun publikoaren arloetan. Buruko gaixotasuna dutenei laguntzeko Reina Fabiola Espainiako Fundazioaren sorrera babestu zuen, baita Haurrentzako Reina Fabiola Unibertsitate Ospitalearen sorrera ere. Senarra hil zitzaionean (1993), erregina izateari utzi zion, titulua gorde zuen arren.