Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fabbri, Diego

Antzerki idazle italiarra (Forli, 1911 - Riccione, 1980). Gaurko munduaren aurrean kontzientzia kristauak dituen arazoak jasotzen ditu bere lanetan: Inquisizione (1950, Inkisizioa), Processo a Gesù, bere obra ospetsuena (1955, Jesus auzipean), L’avvenimento (1968, Etorrera), Tre commedie d’amore (1972, Amodiozko hiru komedia), Il vizzio assurdo (1973, Zentzugabeko bizio bat).