Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fabien koronela

(Pierre Georges benetako izena) Frantziako erresistentziako kidea (Paris, 1919 - Habsheim, 1944). Frantziako Alderdi Komunistako kidea zen eta gazte armadak eratu zituen. Berak egin zuen ofizial alemaniar bat hil zuen lehen atentatua (1941eko abuztuaren 21a). Alsaziako kanpainan hil zen.