Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fabazeo

izond. Bot. Fabalen ordenako izen bereko familiako landare loredunez esaten da. 600 landare genero inguru dira, zuhaitzak, sastrakak, belarrak, mundu osoan zabalduak. Zuhaitz eiteko landare fabazeo gehienak tropikokoak dira, eta belar landare gehienak lurralde epeletakoak. Fruitua leka izan ohi da gehienetan. Hostoak luma itxurakoak edo hiru hostokiz osatuak izan ohi dira maizenik.