Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fabliau

iz. Lit. Frantziako antzinako kontakizun satirikoa, bertsoetan moldatua. 200 inguru gordetzen dira XII. eta XIV. mende artekoak, Pikardia, Normandia eta Ile-de-Francekoak gehienak. Italian, prosaz idatzi ziren, Boccaccioren Decameron bezala. Ingalaterran, molde horretako bertso kontakizunak idatzi zituen Chaucer-ek ere. Fabliau gehienek gai erotikoa dute. Fabliauren jatorria ez dago argi; asko eta asko antzinagoko ipuinetatik eratorriak dira, eta antz handia dute beste herrialde batzuetako herri kontakariekin.