Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fabius, Laurent

Frantses politikaria (Paris, 1946). Parisko Goi Mailako Eskolan eta Administrazioaren Eskola Nazionalean ikasi zuen. 1974an Frantziako Alderdi Sozialistan (PSF) sartu zen. Frantziako Lehen Ministro izan zen 1984. urtetik 1986. urtea bitartean, Biltzar Nazionaleko lehendakari 1988tik 1992ra, eta Alderdi Sozialistako lehen idazkari 1992-1993 urteetan. 1997ko Legebiltzarrerako hauteskundeez geroztik, talde sozialistaren lehendakari da Biltzar Nazionalean. HIESaren birusaz kutsatutako odol transfusioen kasuan erruduntzat hartu zuten, baina 1999an aske utzi zuten.