Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eyring, Henri

Estatubatuar kimikaria, jatorriz mexikarra (Juarez, Mexiko, 1901). Mexikon jaio zen, baina oso gazterik aldatu zen Estatu Batuetara. Arizonako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Kaliforniakoan atera zuen filosofiako doktoregoa (1927). Ondoren Europara jo zuen, ikasketak osatzera, eta Berlingo Unibertsitatean beste doktorego bat atera zuen. Irakasle eta ikertzaile gisa jardun zuen Arizona, Kalifornia, Wisconsin, Princeton eta Utahko unibertsitateetan. Ehunen kimikaren aditu handienetakoa da, eta ikerlan garrantzitsuak egin ditu erradioaktibitateari, erreologiari eta bakterioei buruz. Ekarpen handiak egin ditu, orobat, leherkariei buruz (Bigarren Mundu Gerran), eta sukarrik eragiten ez duten eritasunei buruz. Bere idazlan nagusiak Biokimika molekularraren oinarri zinetikoa (1954) eta Zinetika kimiko modernoa (1963) dira.