Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eyharts, Léopold

Lapurtar hegazkin pilotu eta astronauta (Miarritze, 1957). Euskal Herrian oraingoz sortu den astronauta bakarra. Aurreneko ikasketak Miarritzen eta Baionan egin ondoren, unibertsitatekoak Parisen eta Pauen egin zituen. 1977an pilotu ikasketak hasi zituen. Hegazkin militarrak eta probetakoak gidatzen eman zituen hainbat urte, 1990. urtean Frantziako CNESen (Centre National d'Etudes Spatiales) astronauta izateko hautatu zuten arte. Handik ESA Europako Espazio Agentziarako jauzia egin zuen, bere lehen astronauta saioan espazio ontzi estatubatuar batean bizitzeko.