Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eyzaguirre, Agustin

Txileko politikaria (Santiago, 1768 - Santiago, 1837). Santiagoko alkate zela García Carrasco kapitain nagusi espainiarrak bere kargua uztera behartu zuen; Txileko estatuaren independentziarako lehen aurrerapausoa izan zen hura. Lehendakariordea 1826. urtean, Campino jeneralaren kolpe militarrak eraitsi zuen aginpidetik urtebete geroago.