Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ez metal

Kim. Kimikan, hitz horren bidez bi elementu-talde bereizten dira. Batetik metalekin zerikusi gutxi edo batere ez duten gaiak: gasak (gas nobleak, oxigenoa, nitrogenoa, hidrogenoa, kloroa, fluorra), isurkari bat (bromoa) eta zenbait solido (karbonoa, fosforoa, sufrea, iodoa). Bigarren taldeak silizioa, artsenikoa, germanioa, selenioa, telurioa, antimonioa eta polonioa ere hartzen ditu. Azken hauek, gutxi asko, erdieroaleak dira, germanioa eta silizioa batez ere. Ez metal hitza, zentzu zabalean, metal ez diren solidoak izendatzeko ere erabiltzen da, plastikoak, ehunak etab.