Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eyskens, Gaston

Belgikako politikaria (Lierre, Anberes, 1905). Lovainako unibertsitateko irakasle, diputatu demokrata-kristaua eta Finantza ministroa izan da. 1958. urtean Kongo belgikarraren burujabetasunaren auziari egin behar izan zion aurre eta parlamentua desegin zuen hiru urte geroago. Lehen Ministroa zela 1968-1972 bitartean, flandestarren eta valoien arteko gatazka konpondu nahi izan zuen deszentralizazioa eta autonomia bultzatuz, baina huts egin zuen eta bere kargutik eraitsia izan zen. Ekonomiari buruzko obrak idatzi zituen: New Yorkeko portuaren eragin ekonomikoa (1929) eta Kongo belgikarraren ekonomia egoera (1934).