Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eyre, Edward John

Ingalaterrako esploratzailea eta Britainiaren kolonietako administratzailea (Hornsea, Yorkshire, 1815 - Devonshire, 1901). Australiako hegoaldea zeharkatu zuen eta 1840. urtean bere izena daraman aintzira gazia aurkitu zuen. Jamaikako gobernadore zela, oso gogor zapaldu zuen langile beltzen matxinada, eta, horren ondorioz, kargua utzi behar izan zuen.