Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De Valera, Eamon

Irlandar politikaria (New York, 1882 - Dublin, 1975). 1916ko britainiarren aurkako matxinadaren buruetako bat izan zen, eta Sinn Fein alderdiko buru hautatu zuten bi urte geroago. George Lloyd-ekin Londresko ituna negoziatu bazuen ere (1921), ez zuen azkenean izenpetu Ulster protestantea Irlandako estatu librean onartzen ez zelako. Gobernua osatu zuen Fianna Fáil alderdia sortu zuen ondoren. Eduardo VIII.aren abdikazioa erabili zuen Irlandarako konstituzio berri bat aldarrikatzeko. Irlandako Lehen ministroa izan zen 1932-1948 eta 1951-1959 urteen bitartean. Bigarren Mundu Gerra garaian Irlandaren neutraltasuna bultzatu zuen. 1959 eta 1966 bitarteko urteetan Irlandako lehendakari hautatu zuten.