Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De Seta, Vittorio

Italiar zinemagilea (Palermo, 1923). Arkitektura ikasketak egin ondoren, zinemagintzari ekin zion. Dokumental aipagarriak ditu, hala nola Ezpaten garaia (1954) eta Aste Santua Sizilian (1955). Film luzeen artean hauek ditu aipagarriak: Bidelapurrak Orgosolon (1960), Gizakumea erdizka (1966) eta Gonbidatua (1969). Bere lanetan kritika soziala egiten du, neorrealismoaren estiloa erabiliz.