Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De Rham, Georges

Suitzar matematikaria (Lausana, 1901 - Lausana, 1990). Bere bizitzako urte gehienak Lausanan eman zituen arren, atzerriko unibertsitate askotako irakasle bisitaria izan zen. Matematikan ekarpen garrantzitsuak egin zituen, De Rham-en kohomologia deritzana batez ere. Horrez gainera, 1950ean geometria diferentzialerako aurrerapen handia izan ziren zenbait teoria aurkeztu zituen, eta Riemannen geometriari buruz egindako lana ere garrantzi handikoa izan zen.