Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De Vlaeminck, Roger

Belgikar txirrindularia (1947). Lau aldiz irabazi zuen Paris-Roubaix lasterketa klasikoa (1972, 1974, 1975 eta 1977an), bi aldiz, Milan-San Remo lasterketa (1978 eta 1979an), behin Liège-Bastogne-Liège lasterketa (1970ean), behin Lonbardiako itzulia (1976an) eta behin Flandesko itzulia (1977an). Eddy Merckx-en arerio nagusia izan zen lasterketa klasiko horietan. Ziklo-kros espezialitatean ere gailendu zen (munduko txapelduna izan zen 1975. urtean).