Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De Sanctis, Francesco

Italiar kritikaria (Morra Irpina, 1817 - Napoli, 1883). 1848. urtean borboitarren aurka jarduteagatik atxilotu egin zuten hiru urtez (1850-1853). Peamonten eta Zurich-en Danteri buruzko ikastaroak eman ondoren Napolira itzuli zen 1860. urtean. Hezkuntza ministro izan zen (1861-1862 eta 1879-1881 urteen bitartean). Eraberritze sakonak egin zituen unibertsitatean. Aipagarri da Storia della letteratura italiana (Italiar literaturaren historia, 1869-1871).