Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Coccioli, Carlo

Eleberrigile italiarra (Livorno, 1920). Bi zatitan banatzen da bere obra. Lehenbizikoan, faxismoaren aurkako erresistentzian izandako parte-hartzea eta gerra ondorengo krisi morala dira nagusi ­Itxaropen zaila (1947), Fabrizio Lupo (1952)­; bigarrengoan, kezka erlijiosoak eta Mexikon bizi izan zen garaiko gogapenak: Zerua eta lurra (1950), Manuel mexikarra (1953), Harrixka zuria (1956), David (1969), David erregearen oroitzapenak (1976).