Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cobra

1948ko azaroan, Parisen sortu zen arte higikundea, hainbat naziotako artistek osatua (Cobra izena taldea sortu zuten artisten sorterrien lehen hitzek osatua da: Copenhague, Bruxelles, Amsterdam). Pintoreek osatu zuten batez ere: A. Jorn daniarrak, K. Appel, Constant, Corneille holandarrek, Alechinsky belgikarrak, J. Atlan eta J. Doucet frantsesek. Estetika akademikoarekiko eta surrealistarekiko loturak hautsi ondoren, Cobra mugimenduak ikerlanera eta herri balioetara itzuli beharra aldarrikatu zuen. Cobra aldizkariaren bidez zabaldu zituzten beren teoriak. 1951. urtean desegin zen taldea.