Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cobbett, William

Ingeles kazetari eta politikaria (Farnham, Surrey, 1763 - Guildford, 1835). Herri dirua beste zeregin batzuetarako erabili zuelako salaketak behartuta, Estatu Batuetara jo behar izan zuen eta bertan hasi zen politika lanetan. Ingalaterrara itzulitakoan (1802) tory -en aldeko Weekly Political Register astekaria sortu zuen. Merke saltzen zen astekari hartatik gizarte egoerari buruz egin zituen salaketak eta kritikak gero eta gogorragoak ziren, eta parlamentuaren erreforma ere proposatu zuen. Langileriaren ordezkari gisa parlamentari aukeratu zuten 1832. urtean. Hauteskundeen erreforma onartu zuen gizartearen egoera aldatzeko lehen neurri gisa. Tradizio historikoan oinarrituriko demokraziaren alde azaldu zen.