Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cockcroft, John Douglas

Britainiar fisikaria (Todmorden, 1897 - Cambridge, 1967). 1932. urtean Cockcroftek eta Waltonek lastertasun handiko protoiez bonbardatu zuten litiozko nukleo bat, eta erreakzio haren ondorioz heliozko nukleo bat lortu zuten. Bigarren Mundu Gerran (1939-1945), Cockcroftek ikerketa atomikorako laborategi bat zabaldu zuen Kanadan, Montréaletik hurbil. Gerraren ondoren British Atomic Energy Research Establishmenteko zuzendari izan zen, eta 1959. urtean Cambridgeko Unibertsitateko Churchill Collegeko buru izendatu zuten. 1951. urtean Fisikako Nobel saria irabazi zuen Ernest T.S. Walton lankidearekin batera, atomoen nukleoa artifizialki azeleratutako partikulen bidez desintegratzeko egindako lanengatik.