Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cocker, Joe

Rock kantari britainiarra (Sheffield, 1944). Ahots erlats eta sentibera izan du ezaugarri nagusietakoa. 1960ko hamarkadan hainbat taldetan ibili zen, eta zenbait soul musikariren ­Ray Charles, adibidez­, egokitzapenek egin zuten ezagun. Beste musikari batzuen kantuak abesten espezializatu zen, eta Woodstockeko kantaldi famatuan parte hartu zuen, 1969an, baita haren oroimenezko jaialdian ere, 1994an.