Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cocos uharteak

(Ing. Keeling Islands). Indiako Ozeanoko uhartedia, Javaren hego-mendebalean dagoena. Bi atoloik osatzen dute. 616 biztanle (1986). Aireportu garrantzitsua. v Historia. William Keeling ingeles itsasgizonak aurkitu zituen 1609. urtean. 1857. urtean Sri Lankako britainiar gobernariaren mendean geratu ziren. Australiako uharteak dira 1955. urtetik aurrera.