Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cobreros Uranga, Vicente

Gipuzkoar pintore eta arte kritikaria (Tolosa, 1898 - Donostia, ?). Madrilen egin zituen Arte ikasketak. Bere koadro ospetsuenak Shiri-miri, Rinconete y cortadillo, El cafetín del puerto eta La sardinera dira. Arte kritikari gisa Unidad egunkarian eta Radio San Sebastian irratian jardun zuen, J. Arramale ezizenez.