Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azkuna Urreta, Iñaki

Bizkaitar sendagile eta politikaria (EAJ), (Durango, 1944). Euzko Alderdi Jeltzalea alderdiko kidea. Kardiologian espezializatua, Gurutzetako ospitaleko zuzendari eta Osakidetzako buru izan zen 1987an. Aldi baterako administrazioa utzi eta medikuntzara itzuli ondoren, 1991n Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailburu izendatu zuten Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hirugarren agintaldian. Lehendik ere harreman estua zuen Jose Antonio Ardanzarekin, Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren arduradun izana baitzen Iñaki Azkuna 1988tik 1991ra. 1999ko udal hauteskundeetan EAJren zerrendaburu izan zen Bibon, eta orduz geroztik Bilboko alkate da. EAJren barruan, oso kritiko agertu da alderdiak gogorkeriaren aurrean duen jarrerarekin, baita EAK eta EHren arteko akordioekin ere.