Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azlan Shah

Malaysiako erregea 1989. urtetik 1994. urtea bitartean (Batu Gajah, Perak estatua, 1928). Azlan Shah Perakeko errege familian sortu zen, eta lehenengo ikasketak Kuala Kangsar-en egin ondoren, Erresuma Batura aldatu zen eta Nottinghamgo Unibertsitatean osatu zituen ikasketak. 1955ean Malaysiara itzuli zen, eta 1979az gero zenbait kargu politikoren ardura izan zuen bere esku, harik eta 1984. urtean Perak estatuko sultan bihurtu zen arte. 1989an Malaysiako agintarien batzordeak Malaysiako errege izendatu zuen, bost urterako.