Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azkue, Jokin

Gipuzkoar hizkuntzalaria (Asteasu, 1961). Psikologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. UEUn ere aritu izan da irakasle gisa. Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Aholku Batzordeko kide da gaur egun. 1986tik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetako hizkuntza plangintzan aritu zen lanean eta 1996an Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundearen (HABE) zuzendari izendatu zuten.