Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azkue Arregi, Dionisio

(Dunixi)Idazle eta margolari gipuzkoarra (Gipuzkoa, 1885 - Donostia, 1964). Euskaraz eta gaztelaniaz idatzi zuen Egan, B.S.V.A.P., Vida Vasca, Munibe, Yakintza eta beste aldizkari batzuetan. Arte kritikari gisa nabarmendu zen. Dunixiren Mi pueblo ayer (1932) liburuak arrakasta handia lortu zuen.