Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azkue Goñi, Jose Maria

Euskal idazlea (Errenteria, 1869 - Bilbo, 1938). Frantziskotarra. Itzulpen lanak egin zituen batez ere. Hona horietako batzuk: Aita Prantzisko Dontsuaren ta beren praillien loratxuak (1923), Asisko santuaren Fioretti euskaraz emanak; Asis’tar Prantzisko Donearen bizitza (1929), J. M. Santarelliren lanaren itzulpena; Garbitokiko Animen Bederatziurrena (1931).