Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

azkonar

iz. Zool. Mustelidoen familiako ugaztun haragijalea (Meles meles). 80 cm inguru da luze, horietatik 18 isatsari dagozkiola; altueran 30 cm inguru izaten du. Ilea latza eta distiratsua du, gris kolorekoa, eta buruan zuria, bi zerrenda beltzekin. Bakarrik bizi da, Europa osoan eta Asia puska handi batean. Lurpean, zulo sakonetan egiten du habia, eta gauez irteten du. Sustraiak, intsektuak, harrak eta ugaztun txikiak jaten ditu. Udazken bukaera aldera neguko lozorroan sartzen da. Oso animalia haserrekorra da.