Departamento de Cultura y Política Lingüística

Richter, Franz Xaver

Txekiar musikagilea (Holesov, Moravia, 1709 - Estrasburgo, 1789). Mannheim-go gorteko musikagile nagusi izendatu zuten 1747an eta kapera-maisu jardun zuen Estrasburgoko katedralean 1769tik aurrera. Orkestra, ganbera eta elizarako musika egin zuen. Haydn eta Mozart-en aitzindari nagusietakotzat jo izan da.