Departamento de Cultura y Política Lingüística

Richter, Charles Francis

Estatu Batuetako geofisikaria (Butler Country, Ohio, 1900). 1937 urteaz geroztik Pasadena unibertsitatean irakasle izan zen. Lurraren egiturari eta uhin sismikoei buruz lan ugari egin zituen. Lurrikaren indarra kalkulatzeko metodo bat asmatu zuen, eta 1935ean bere izeneko eskala egin zuen. v Richter eskala. Lurrikara baten handitasunaren eskala logaritmikoa zenbaki balioaz adierazten duena. Eskalak ez du mugarik, baina Lurrean gertatzen diren lurrikarak ez dira izaten 9 baino gehiagokoak.