Departamento de Cultura y Política Lingüística

Richter, Jeremias Benjamin

Alemaniar kimikaria (Hirschberg, Silesia, 1762 - Berlin, 1807). Gatz neutroak eratzen dituzten osagaien artean pisu erlazio mugatuak badirela frogatu zuen, eta zenbait azido eta baseen pisu baliokideak neurtu zituen. Behaketa hauen ondorio da zenbaki proportzionalen legea, edo Richter-en izena duen elkarrekiko proportzioen legea. Reich-ekin batera lana eginez indio gai bakuna ere aurkitu zuen; horretarako espektroen analisia erabili zuen.