Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko kontziliazio-neurriak

Familien kontziliazio-premia handien artean, ama eta/edo aita nagusiak edo hurbileko beste senide batzuk, mendekotasun-egoeran daudenak edo oso egoera larrian daudenak zaintzea dago.

Legeak baimen hau ezartzen du:

  • Bi egun, odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailarainoko ahaideen istripuagatik edo gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ebakuntza kirurgikoagatik. Langileak bidaia bat egin behar badu zaintza horretarako, epea lau egunera luzatuko da.

 

Eta, gainera, honako neurri hauek onartzen ditu

  • Adinekoak eta/edo mendekoak zaintzeko lanaldi-murrizketa
  • Adinekoak eta/edo mendekoak zaintzeko eszedentzia
  • Borondatezko eszedentzia

 

Egungo araudiak, halaber, lanaldia egokitzeko eta banatzeko eskubidea aitortzen dio langileari, nahiz eta modu orokorrean egiten duen, eta negoziazio kolektiboak edo enpresa bakoitzaren banakako itunak zehazten duenaren mende jartzen du haren erabilera.

Negoziazio kolektiboa edo plantillaren eta enpresaren arteko barne-negoziazioa lagungarri izan daiteke lana eta familia bateragarri egiteko beste neurri osagarri batzuk lortzeko, hala nola:

  • Espezialistei laguntzeko baimena
  • Ordaindu gabeko beste baimen batzuk: kontsultetara laguntzea, zaintzarako ordu-poltsak.

 

Ikusi kontziliazioa hobetzeko ekimen gehiago