Azken eguneratzea: 2013/05/21
Mintzatu,com, munduan euskaraz hitz egiten den lekuak bilatzeko eta zabaltzeko tresna
Mintzatu proiektuak euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea du helburu.
Lekuak aipatzerakoan izan daitezke pertsona partikularrak, saltokiak, zerbitzuak eta bestelakoak; halako kategoriatan banatuta daude.
Lau dira Mintzaturen helburuak: 1) euskaraz mintzatzen den munduko lekuak bilatzea; 2) euskaraz mintzatzen den leku berriak etiketatzea; 3) zure kokalekua partekatzea eta euskaraz norekin aritzen zaren esatea eta 4) euskaraz jarduteko lagun berriak egitea.
Proiektuaren sortzaileak Irontec eta Azkue Fundazioa dira, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso dute euskararen hedapena egiteko erreminta delako. Maiatzean aurkeztu den proiektuak, bultzatzaileek sare sozial bihurtu nahi dutena, 263 erabiltzaile ditu gaur egun.
Berau Mintzatu webgunetik zein iphone edo Android terminal mugikorretik (azken hau laster izango da prest) erabili ahal da.Erabiltzaileek beraiek elikatzen dute dagoeneko handitzen ari den erreminta eta lan hori saritzeko antolatzaileek hainbat zozketa egingo dituzte.